Bi adin txikiko galdu ziren atzo iluntzean Egoetxeagan, eta erreskate taldeek aurkitu zituzten onik

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 5a, 11:46

Karabietako gaina, Egoetxeaga auzorako bidegurutzean.

20:30ak bueltan deitu zuten bi gazteek galduta zeudela abisua emanez. Ertzaintzaren mendiko erreskate taldea eta Arrateko suhiltzaileak bertaratu ziren. 22:00ak bueltan aurkitu zituzten, onik.

14 eta 15 urteko bi eibartar galdu ziren, atzo iluntzean, Egoetxeaga auzoan. Bizikletan enduro egiten ari zirela ilundu egin zuen, eta etxerako bidea aurkitu ezinik gelditu ziren. Mugikor bana zuten eta galduta zeudela esanez deitu zuten, 20:30ak aldera.

Ertzaintzaren mendiko erreskate taldea eta Arrateko suhiltzaile etxeko suhiltzaileak ibili ziren erreskate lanetan, mutikoen gurasoetako bat lagun zutela.

"Bizikletan ari zirela ilundu eta ez atzera eta aurrera gelditu ziren", azaltzen du bilaketa lanetan ibilitako suhiltzaileetako batek. "Mugikorrak zituzten eta haiekin hitz egiteko aukera izan genuen bilaketa osoan zehar. Ez ziren zeuden lekutik mugitu eta bilaketa lanak antolatu genituen. Ertzainek aurkitu zituzten 22:00ak bueltan, onik. Hotzak zeuden, baina onik".

Ez da lehenengo aldia Egoetxeaga inguruan jendea galtzen dela. "Basoa da dena eta bidezidor eta bidexkaz beteta dago. Ondo ezagutzen ez baduzu ingurua erraza da galtzea, eta iluntzen badu arriskua areagotu egiten da. GPSrik edo maparik gabe, gaizki. Kontuz ibili behar da", azaltzen du suhiltzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak