Frankismoaren kontrako erresistentzia izan dute gogoan Intxortako frontea ezarri zeneko 84. urteurrenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 4a, 13:22

Lore eskaintza, gaur, Intxortako Atean. (Argazkiak: Elgetako Udala)

Gaur, urriak 4, betetzen dira 84 urte Intxortako frontea ezarri zela. Intxortako Atean elkartu dira Elgetako Udaleko eta Intxorta 1937 kultur elkarteko hainbat ordezkari gertaera haiek gogoratzeko. Lore eskaintza egin dute erresistenteen omenez.

"84 urte bete dira gaur geldiezina zirudien faxisten oldarraldia zapuztu zutenetik. Intxortako Atean elkartu gara Elgetako Udaleko eta Intxorta 1937 kultur elkarteko ordezkariok gertaera haiek gogoratzeko eta erresistenteen omenez lore eskaintza xume bat egiteko", azaldu dute bertaratutakoek.

Intxortako Atean elkartu dira Intxorta 1937 kultur elkarteko kide Nerea Villa eta Jon Etxezarraga zein Iraitz Lazkano alkatea buru zela Elgetako udal ordezkari Sebastian Arantzabal, Ibai Larrañaga, Garbiñe Irazabal, Aintzane Oiarbide, Irune Berasaluze eta Josu Leturia. "Bestelakoa behar luke gaurko egunak. Bi astez memoria jardunaldietan askotariko gaiak jorratu ondoren, gaur Debagoieneko gerrako haurrei omenaldia egitea zen gure asmoa, baina COVID19 gaitza dela eta, ezinezkoa izan zaigu. Ez dugu, ordea, asmo hau alde batera utziko, eta egoera hobetutakoan merezi duten omenaldia jasoko dute txiki txikitatik gerra eta erbestea ezagutu behar izan zuten debagoiendarrek".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak