Manu Gomez arrasatearraren lehen pelikula grabatzen aritu ziren atzo Elgetako kaleetan. Goizean hasi zituzten lanak herriaren erdigunean. Auto zaharrak eta bizikleta ugari eraman zituzten herrira Erase una vez... Euskadi filmatzeko. Salbador kalean Irteera zioen kartel bat jarri zuten, eta helmuga San Roke kalean zegoen. Horrez gain, lantaldearen karpek hartu zuten kiroldegiko kantxa.
Ikusmina sortu zuen herrian, eta zenbait gorabehera eragin zituen mugikortasunean eta herriguneko zirkulazioan. Abuztuaren 31 ezkero, filmerako irudiak grabatu dituzte Debagoieneko hainbat herritan.