Abisua eta isun espedientea herriko taberna bati

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 2a, 09:30

Bariku gauerdian jasotako dei batek jarri zituen ertzainak Elgetarako bidean, eta taberna hustu zuten.

"Dei bat jaso genuen esanez terraza erretiratuta zegoela baina jendea zegoela tabernaren kanpoko aldean distantziak mantendu barik eta edaten. Barruan, berriz, maskararik gabe zeudela. Bertaratu eta hala zela ikusi genuen", azaldu dute Ertzaintzatik. "Tabernariari atentzioa eman eta hainbat lagun identifikatu zituzten agenteek".

Zapatuan gertatu zen, 01:00ak aurretik, El Rincon de Lola tabernan. Bertaratutako ertzain kopuruak eman du zer esana egunotan herrian. Taberna barruan zeuden bezeroei ere kanpora ateratzeko eskatu zieten.

Isun espedienteak zabalik

Isun espedienteak zabalik daudela adierazi dute Ertzaintzatik, eta hala baieztatu dute tabernatik ere. "Ikuskariak erabakiko du isuna dagoen eta egotekotan zenbatekoa den".

Eserita kontsumitu behar dela azpimarratu dute Ertzaintzatik. "Gauerditik aurrera ezin da zerbitzatu, eta tabernak 01:00etarako hustu behar dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak