Elgetako ludotekak astelehenean zabalduko ditu ateak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 2a, 20:00

Ludotekan munduko kulturak landu zituzteneko materiala.

Ludoteka zerbitzuak 16:00etatik 19:00etara zabalduko da astelehenetik barikura bitartean, eta Nerea Villa izango da hezitzailea. Haur Eskolan, bestetik, zabalik dute matrikula epea.

Elgetako Udalak eskaintzen duen ludoteka zerbitzua ere martxan izango da astelehenetik aurrera. 2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako zerbitzua izango da, eta izen-emateen arabera antolatuko da, segurtasun eta higiene neurriak betetzeko. Han ere protokolo berezia egongo da.

Urteko kuota 280 euro da, eta hiru hilabeteko bonua 120 euro. Hobariak badaudela nabarmendu dute Udaletik, eta bete beharreko baldintzen gaineko informazioa 943 76 80 22 telefono zenbakian eska daitekeela.

Haur Eskola

Zabalik da matrikula epe berria, hilaren 9ra arte. Online zein haur eskolan hitzordua aurrez hartuta egin daiteke: 943 78 82 36.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak