Elgeta-Elorrioko mugarrietara egingo du irteera Kantsatzeke Mendi Taldeak

Karmele Uribesalgo 2020ko ira. 30a, 09:50

Kantsatzeke Mendi Taldea irteera batean.

Domeka honetan izango da irteera, goizeko 8etan Elgetako plazatik abiatuta. Egungo osasun egoeraren eraginez, ohiko irteerak bertan behera utzi eta Elgetako mugak ezagutzeko txangoak egingo dituzte.

Kantsatzeke Mendi Elkarteak Elgetako mugak eta mugarriak ezagutzeko txangoak antolatu ditu. Pandemia dela eta, ez dituzte ohiko irteerak egingo; herri inguruak bisitatuko dituzte. Lehenengo irteera domeka honetan izango da, eta Elorrioko mugak ezagutzera joango dira, baita Erdella mendia ere. Lauzpabost orduko txangoa izango da. 

Parte hartzaileek adinez nagusiak izan beharko dute, eta adin txikikoak guraso edo nagusi baten ardurapean joan beharko dira. Horrez gain, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta 1,5 metroko distantzia mantentzea.

Izena emateko epea zabalik dago. Interesa dutenek hainbat bide dituzte mendi taldekoekin harremanetan jartzeko: kantsatzeke@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, WhatsAppez 690 74 00 56 zenbakira idatzita edo Facebookeko kontuaren bitartez. Izen abizenak eta telefonoa bidali beharko dituzte apuntatu nahi dutenek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak