Ikasgeletara itzulera "segurua eta adostua" eskatzeko mobilizazioak iragarri zituzten hezkuntzan LAB, ELA, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek. Tartean greba deialdia ere bazegoen biharko, hilak 15.
Elgetako Herri Eskolatik jakinarazi dute irakasleen %18,75ak egingo duela bat greba deialdiarekin. "Grebak eragina izango du Haur Hezkuntza 2, Haur Hezkuntza 5 eta musika saioetan".
Jantoki zerbitzuan ez duela eraginik izango ere jakinarazi dute.