Odol-ateratzeak egingo dituzte, gaur, Elgetako gimnasioan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ira. 14a, 10:39

Odol-ateratzea, udaberrian, Elgetako gimnasioan.

Jende pilaketak saihesteko txanda hartu beharko da aurrez. 943 00 78 85 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Bi odol-ateratze egun izaten dira Elgetan, urtean. Udaberrian egin zuten lehenengoa eta gaur, irailak 14, egingo dute bigarrena. Pandemiarekin lotutako segurtasun neurriak bete ahal izateko gimnasioan egingo dituzte odol-ateratzeak. Normalean udaletxean egiten dira, eta udaberrian gimnasioan egin ziren.

Maskara kirurgikoak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta emaileei beti egiten zaizkien galderei pandemiarekin lotuta bestelakoak ere egingo zaizkie: sukarrik izan duzu? kontakturik izan duzu positiboren batekin?...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak