Zazpi hilabeteren ondoren, aski dela aldarrikatu dute Elgetan

Miren Arregi Amasorrain 2020ko ira. 6a, 20:16

Zazpi hilabete bete dira gaur Zaldibarko zabortegia behera etorri eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian hartu zituenetik. Zaldibar Argitu plataformak, protesta egin du Elgetako plazan, erantzukizunak eskatuz.

Bozeramaile Janire Lazkanoren esanetan, argi izpi bakarra ikusi da hilabete hauetan, eta hain zuzen, abuztuan, Alberto Sololuzeren gorpuzkiak azaldu zirenean gertatu da hori. "Eskatzen dugu Joaquin aurkitu eta handik ateratzeko, eta agintariei, ingurugiroaz eta gure osasunaz ardura erakusteko. Zazpi hilabeteren ondoren, erantzukizunak hartu gabe daude". Lazkanok gaineratu du, atzo Iñaki Arriola berriz ere sailburu izango dela iragartzea ulertezina dela, eta Zaldibarkoa argitu artean inolako kargu publikorik ez izatea eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak