Goizeko zaintza zerbitzua eta ingeleseko zein robotikako eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera, oraingoz

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ira. 2a, 13:41

Maala guraso elkarteak eskaini ohi ditu zerbitzuok ikasturtean zehar eta COVID-19aren egoerak bultzatuta hartutako erabakia izan dela adierazi dute; izan ere, ez dute modu egokian emateko aukerarik ikusten. Abenduan aztertuko dute, berriz ere, egoera.

"Eskolako instalazioak erabiltzen dira eta desinfektatu egin beharko lirateke. Zaintza gelaren kasuan ez dago garbiketa lan horiek egiteko denborarik. Bestetik, eskolak eta hezkuntza sailak proposatutako protokoloan oinarri diren burbuila taldeak hautsi egiten dira jarduera horietan guztietan", azaldu dute. "Zerbitzu horien falta familia askorentzat eragozpen bat dela jakinik osasun egoera lehenbailehen hobetzea espero da".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak