"2020-2021 ikasturtea aldaketekin datorkigu lehenengo egunetik hasita, COVID-19ko Osasun eta Higiene neurriak direla-eta. Kurtso hasieran ez-ohiko bilera bat antolatu dugu iraileko lehenengo egunetan, eta gomendagarria da bertaratzea. Hau ezinezkoa bada bertan azalduko den informazioa lortzeko eskolara deitu mesedez edo e-mailera idatzi. Horrez gain, eta talde bakoitzaren eguna errespetatzea eskatzen dugu aforo kontua dela-eta. Bi egunetan etorri behar zaretenok, seme-alabak talde ezberdinetan izateagatik, egun baten bakarrik etorrita nahikoa da", azaldu dute.
Bilera horietan hainbat gai aurkeztuko dituztela gaineratu dute: "Antolamendu eta funtzionamendurako aldaketak, eskolaratzeko nahitaezko baldintzak eta kutsatze-arriskuak murrizteko neurriak".
Hitzordu bietan informazio berdina emango dutela aurreratu dute eta eskatu dute ahal dutenek eguen goizeko batzarrera gerturatzeko bariku arratsaldekoan edukiera arazorik ez sortzeko. Eskatu dute baita ere familia bakoitzetik ordezkari bakarra joateko, eta ume barik. Horiek guztiak leku edo edukiera kontuak errespetatzeko.