Jakan eman duzu azken atsa, alderdikide eta lagun, goiztiarra ordea zure joana. Elgetako abertzaleon artean hutsune galanta utzi duzu. Beti laguntzeko prest, beti Elgetari lotua, eta bertako EAJren alderdikide lehiala, Elorrioko herriak azken urteotan hartu bazaitu ere.
Ama joan zitzaizula ez dira egun asko pasa eta ez genuen inolaz ere berri txar hau espero.Zure bizikleta gainean gogoratuko zaitugu, zure irribarretxoa ahaztezina izango da guretzat, eta batez ere, pertsona eta abertzalea izango ditugu gure gidari.
Agur, Kantoi, egun handirarte!
Elgetako EAJko alderdikide eta zinegotziak.