Ertzaintzak GOIENAri adierazi dionez, bigarren salaketa bat ere jarri dute lapurreta saiakera bat medio. Poligono berean dagoen tailer batera sartzeko saiakera egin dute. Bietan ateko bonbina bortxatu dute. Ertzaintza bi salaketak aztertzen ari da eta ikerketa abian du. Lapurreta eta lapurreta saiakera atzo gaueko bederatziak eta gaur goizaldera bitartean gertatu dira.