Nabarmendu dute enpresaren auzian "erantzukizun pribatuak eta publikoak" daudela, eta, beraz, urratsak "egiteke" daudela. Horretaz gain, Ingurumen Saileko kide izan den Iñaki Arriola Jaurlaritzaren parte izan ez dadin eskatu dute: "Ez zituelako eginbeharrak egoki bete". Langileen segurtasunaren ardura "erakunde publikoek" izan dezaten ere eskatu dute.