4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzako ikuskizuna izango da. Bertsozale Elkartearen Lanku egitasmoaren proposamena da Plaza irrintzika, eta, berbena formatua bazuen ere, egoera berrira moldatutako ikuskizuna da orain. Gorputza eta ahotsa berotzeko jolasak, onomatopeien asmakizun antzeztuak, kanta parte-hartzaileak, bertsoak, dantza ezagunak... egingo dituzte. Saioa doakoa izango da, baina edukiera mugatu egingo dute, segurtasun distantziak errespeta daitezen. Gainera, sartu aurretik eskuak gelaz garbitu beharko dira, eta saioak irauten duen bitartean musukoa jarrita eduki.
Hurrena, 'Dama Beltzak'
Joan den egubakoitzean, Errimak bi oinetan ikuskizuna eskaini zuten; garai bateko eta gaur egungo bertsoekin eta doinuekin osatutakoa. Azkenik, datorren egubakoitzean, hilak 24, Dama Beltzak taldearen kontzertua izango da, Estitxu Pinatxoren eta Mikel Santxezen eskutik. Ordu eta leku berean izango da.