Banangoa dantzatzen ikasi dute

Maialen Santos 2020ko uztailaren 15a

Uztailaren 6an hasita, ordu eta erdiko bost saio egin dituzte guztira, eta banangoa durangaldeko eran dantzatzen ikasteko aukera izan dute.

Udako dantza-ikastaroa burutu berri du herritar talde batek, Patxi Montero elgetarraren gidaritzapean. Hori ez ezik, jauziak, fandangoa eta arin-arina nola egin ere aritu dira ikasten. Edozelan ere, segurtasun neurriak hartu dituzte eta Espaloia kafe antzokiko kanpoko aldean egin dituzte saioak.

25 bat lagun aritu dira, horietatik zazpi Elgetakoak eta Uberakoak. Gainerakoak inguruko herrietatik gerturatutako dantza zaleak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak