Ertzainak eta Eibarko suhiltzaileak ibili dira erreskate lanetan Egoarbitza inguruetan, Elgetako Egoetxeaga auzoan. Ez da gertaera larria izan eta laster aurkitu dute behelainoa sartu denean orientazioa galdu duen 51 urteko mendizalea. Berak eman du abisua 18:00ak aldera eta onik aurkitu dute.