EH Bildu izan da indar bozkatuena Elgetan, botoen %53,18arekin, eta 2016an lortutako emaitzak dezente hobetu ditu EH Bilduk (2016an botoen %46,28a eskuratu zuten). EAJk, bestalde, botoetan behera egin du, jeltzaleek 200 bozka eskuratu dituzte-eta, 2016an baino 27 gutxiago. Hirugarren indarra Elkarrekin-Podemos izan da 33 botorekin, eta alderdi moreak dezente egin du behera botoetan, 2016ko datuekin alderatuta (58 boto lortu zituen).
Laugarren indar bozkatuena EQUO-Berdeak izan da 11 botorekin, eta PP-Ciudadanos eta PSE-EEk 8na boto eskuratu dituzte. Azken bi alderdiek behera egin dute, sozialistek 21 bozka eskuratu zituztelako, eta PPk eta Ciudadanosek, bien artean, 13 boto eskuratu zituztelako.
Parte-hartzeak behera egin du 2016ko datuekin alderatuta, eta horrenbestez abstentzioak ia lau puntu egin du gora, %28,44tik, %31,93ra.