Kantsatzekek Puttarrira egingo du urteko lehen mendi irteera, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 6a, 17:23

Puttarri, 1.299 m.

Aralar aldera egingo dute txangoa, Lizarraustitik aterata. Eguenera arte dago zabalik izenematea.

"Udaberriaren zati handi bat etxean pasata, aurtengo lehen irteera udan egitea tokatzen zaigu", adierazi dute Elgetako Kantsatzeke mendi taldetik. Uztailaren 12an egingo dute, domekan eta Aralar aldera joango dira. "Lizarraustitik atera, Puttarrira igo (1.299 m) eta, gero, Lareoko urtegi aldera jaitsiko gara, berriz ere Lizarraustira bueltatzeko. Lau ordu eta erdi edo bost ordu beharko ditugu, indarren, momentuan aukeratzen dugun bidearen eta bokadilloaren tamainaren arabera –bakoitzak berea, badakizue ezin dela konpartitu eta–. Ibilbide polita, pago artetik gehiena, Gipuzkoako eta Nafarroako muga artean".
 
Prezioa da hamar euro eta eguena da izena emateko azken eguna. Interesatuek kantsatzeke@gmail.com edota 690 74 00 56 whatsapp zenbakia dituzte eskura. Facebook orrialdea ere bai, noski. 
 
Antolatzaileek gogorarazi dute derrigorrezkoa izango dela maskara eramatea autoan joateko. Adin txikikoa, berriz, nagusi baten ardurapean soilik onartuko dira.
 
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak