Hamabost gazte arituko dira uztaileko zaintza zerbitzuan

Maialen Regueiro 2020ko uztailaren 3a

2010etik 2017ra bitartean jaiotako hamabost neska-mutikok Udalak eskainitako zaintza zerbitzuaz gozatu ahal izango dute uztailaren 6tik 31ra bitartean. 

Iraitz Lazkanok adierazi duenez, gainera, Udalak ezarritako edukiera ez da gainditu eta ez da gaztetxorik kanpoan geratuko. Hamabost gaztetxoekin batera hiru hezitzaile arituko dira eta gurasoek dagoeneko izan dute hezitzaileekin bilera, zerbitzuaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz.

Nerea Villa izango da uztaileko zerbitzuan arituko den hezitzaileetako bat, eta aurreratu du aurtengo elkargunea eskola izango dela eta umeei sarreran oinetakoak desinfektatuko zaizkiela. Lehenengo egunean, esate baterako, koronabirusaren inguruko jarduerak egingo dituzte eta altxorraren bila edota ur-jolasak izango dira bestelako jarduera batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak