Banangoa ikasteko dantza tailerra, hurrengo astean, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 2a, 12:49

Herrixa Dantzan ekimeneko Patxi Monterok gidatuko du eta 20 lagunendako tokia dagoenez aldez-aurretik eman behar da izena herrixadantzan@gmail.com helbide elektronikoan.

Udako dantza-ikastaroa antolatu du Monterok Elgetako Udalaren laguntzarekin. Zazpi ordu eta erdiko ikastaroa izango da eta banangoa –Durangaldeko eran– ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Jauziak, fandangoa eta arin-arina ere egingo dituzte, baina osagarri moduan.

Ikastaroa astelehenean hasiko da, uztailak 6. Saioak izango dira Espaloian, 19:00etatik 20:30era, eta gainerako saioak izango dira uztailaren 7an, 9an, 13an eta 14an.

Babes-neurriak

COVID-19a dela-eta hainbat babes-neurri hartuko dira. Plaza mugatua izango da, eta gehienez ere 20 lagunendako ikastaroa izango da. Dantzak indibidualak izango dira, elkar ukitu barik. Eta 1,5 metroko distantzia zainduko da. "Eskuak garbituko ditugu hasieran eta amaieran (komuna erabilgarri) eta musu-zapia ekartzea norberaren kontura izango da".

Aldez-aurretik izena emateko: herrixadantzan@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak