Hauteskunde-mahaian egotera deitutako herritarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko eka. 25a, 10:57

Hauteskunde-mahaia, Elgetan, iazko udal eta foru hauteskundeetan.

Udalak egin du hauteskunde-mahaian egotera deituak diren herritarrak izendatzeko zozketa.

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan osasun neurri bereziak bete beharko dituzte bai herritarrek bai mahaian egongo diren ordezkariek. Betiko moduan, hauteskunde-mahai bakarreko hautesleku bat egongo da Elgetan.

Omar El Aissati Oualiri egokitu zaio mahaiko presidente kargua; lehen bokala Hiart Bolinaga Lete da eta bigarren bokala, Goiatz Agirre Iparragirre.

Ordezkoak dira: mahaiko presidente kargurako Maialen Garate Elkoro eta Isabel Elisabeth Bolinaga Askasibar, lehen bokalaren kargurako Iker Amesti Caminero eta Joseba Elkoro Arrizabalaga eta bigarren bokalaren kargurako M. Isabel Iturricastillo Ugalde eta Haritz Barrutia Sarasua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak