Goizeko hamarrak inguruan jaso dute deia larrialdi zerbitzuek. Elgetako Aixola urtegi inguruan zebilen txirrindulari bat min hartuta zegoen. Anbulantzia bertaraino iritsi ahal izan bada ere, erreskatea Ertzaintzaren helikopteroan egitea erabaki da, bidearen egoera ez baitzen egokiena tokialdaketa anbulantzian egiteko. Erorikoa izan duen 39 urteko emakumezkoa Arrasateko ospitalera eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.