Eguneko Zentroa eta haur eskola zerbitzua, zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko eka. 19a, 15:00

Langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, baldintza eta neurri bereziekin zabaldu dituzte ateak.

Ekainaren 8an ireki zituen berriro ere ateak Elgetako Eguneko Zentroak. COVID-19aren ondorioz itxita egon da ia hiru hilabetez eta berriz ere zabaltzeko kontingentzia-plan bat eskatu zuen Foru Aldundiak.

Egoitzan zazpi lagunendako lekua dago, eta bost adinekorekin abiatu dute zerbitzua. Seigarren bat artatzeko Aldundiaren oniritziaren zain daude; izan ere, erabiltzaile berriek beste epe- muga batzuk bete behar izaten dituzte.

"Mahai berri batzuk, hankak desinfektatzeko alfonbra berezi bat, eta abar jarri ditugu, eta eguneko zentroaren eta garraioaren berrantolaketa ere egin dugu, besteak beste", azaldu du Naiara Unamuno Gizarte teknikariak.

Jangela zerbitzua geldi daukate. "Itxaroten ari gara zerbitzua martxan jartzeko, ikusi arte ea nola moldatzen garen espazioaren berrantolaketarekin". 

Haur eskola

Haur eskola zerbitzua ere zabalik dago, baina, orain arte, haurtxorik gabe. Hezitzaileak lanean dira ekain hasieratik, eta aste honetako albistea da astelehenetik aurrera haurrekin hasteko baimena izango dutela. "Hala ere, beste baldintza batzuen artean, honako hauek helarazi dizkigute", adierazi dute haur eskolatik. "Soilik kontziliazio beharrak dituzten familientzat irekiko da zerbitzua, eta ikasturte honetarako ez da izen- emate berririk onartuko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak