Beheko kaleko jaiak uztailera atzeratu ditu jai batzordeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko eka. 22a, 09:30

Erromeria, iaz, Beheko kaleko jaietan.

Jai batzordeak ez du data berria zein izango den adierazi. Hala ere, jaiak finantzatzen laguntzeko zozketak antolatzen hasiko dela iragarri du.

Torrealdea auzoan ekain erdialdean ospatzen dituzte Beheko kaleko jaiak. "Bizi dugun egoera dela-eta ezingo ditugu Beheko Kaleko jaiak aurreikusitako datan ospatu. COVID19aren ondorengo normaltasun berria fasean sartuko garela kontuan hartuta, hartu beharreko neurriekin jaiak uztailean ospatzeko asmoa daukagu", adierazi dute jai batzordetik. "Hau modu egokian egiteko gomendioak eskatu ditugu Udalean", zehaztu dute.

Jai batzordeak ez du data berria zein izango den adierazi. Hala ere, jaiak finantzatzen laguntzeko zozketak antolatzen hasiko dela iragarri du. "Laster hasiko gara auzoko jaiak aurrera eramateko saskien zozketekin Hartu zure zenbakiak!", jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak