Lau hilabete pasa dira Zaldibarko zabortegia jausi eta azpian bi langile harrapatu zituenetik. Elgetan elkarretaratzea egin dute, 20:00etan herriko plazan, gertaera argitzeko eskatuz, Zaldibar Argitu plataformak deituta; Zaldibarren, Zallan, Eibarren, Ermuan eta Markinan ere deitu ditu elkarretaratzeak. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrán langileak gogoan izan eta erantzukizunak eskatu dituzte.