9.400 metro koadroko pabiloia zabaldu du IDR taldeak herrian

Naroa Urien Berrio 2020ko eka. 5a, 16:49

Pabiloi berria, Pagatza industrialdean.

Servimasa enpresa Pagatza industrialdean dago jada, eta martxan hasi dira, hamabi langilerekin.

Lau enpresak osatzen dute gaur egun IDR taldea. Enpresa horiek dira tenperatura handietarako isolamenduak egiten dituen IDR, sukaldeko eta bainuko altzariak egiten dituen Servimasa, siderurgiako osagaietan espezializatutako Sidermes eta aluminiozko estrukturak egiten dituen OSG.

Azken ukituetan lanean 

Taldeak 9.400 metro koadroko planta zabaldu du Elgetako Pagatza industrialdean. Servimasa enpresako gerente Ion Aguirrebeñak baieztatu du inbertsio handia egin duela taldeak pabiloi berria egiteko, eta obrak bukatzear daudela jada: "Obrak egin ditugu, sukaldeen esposizioa amaitzea eta dekorazio xehetasun batzuk falta zaizkigu bakarrik, baina martxan gaude". Servimasa enpresako planta berriak 12 langile ditu, eta, nahiz eta bide korapilatsua izan, itxaropentsu agertu da Aguirrebeña: "Ez da erraza izan; argindarrarekin eta zuntz optikoarekin atzerapen asko eduki ditugu. Baina orain martxan gaude eta ilusio handia daukagu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak