Orain arteko udalekuak ez dira posible izango

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 26a, 12:32
Udaleku irekiak, iaz, Elgetan.

Zalantza handiak eragiten ari da udalekuen gaia, eta, ohiko udalekuak egitea posible izango ez dela ikusita, alternatiba ezberdinak aztertzen ari dira antolatzaileak. Elgetako Udala ere bai.

Egingo al dituzte aurtengo udalekuak? Egiten badituzte, ze baldintzatan? Ze prebentzio neurri hartu beharko dituzte antolatzaileek osasuna eta segurtasuna bermatzeko? Erantzun asko airean daude oraindik.

Elgetako udaleku irekiei dagokienez, udal arduradunek garbi dute ez dituztela orain arte moduan egingo. "Normalean, 90 ume inguru elkartzen dira, eta hori baztertuta daukagu dagoeneko. Beste aukera batzuk aztertzen ari gara, baina garbi daukagu segurtasuna eta osasuna bermatu beharra daukagula guztiaren gainetik", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak. "Era berean, espero dugu Osakidetzatik edo Eusko Jaurlaritzatik irizpide formal bat etorriko dela udalekuekin zer egin eta nola jokatu adieraziko duena. Herri txikiak ezin gara erabaki horiek hartzen ibili irizpide barik, ardura handia da", azpimarratu du.

Aldundiarenak, bertan behera

Aurtengo udalekuak egin ahal izateko "nahikoa segurtasun eta osasun berme" ez dagoela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bertan behera utzi ditu. Arabako eta Bizkaiko diputazioekin batera hartutako erabakia izan da, berme guztiekin egin ahal izatea ezinezkotzat jo dutelako. Horrez gain, azaldu dute udalekuen helburuetako bat ezin izango litzatekeela gauzatu, haurrek behar bezala elkarbizitzen eta sozializatzen ikastea, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak