Elgetako udalbatzak modu telematikoan egingo du maiatzeko osoko bilkura, bihar

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 25a, 17:49
Martxoaren 3an egindako osoko bilkura; biharkoa, modu telematikoan egingo dute.

Jitsi zerbitzuaren bidez egingo du udalbatzak maiatzeko osoko bilkura, eta ohiko ordutegian, 19:00etan. Gai zerrendan daude, besteak beste, 2020ko aurrekontuaren aldaketa espedientea, COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak edota Kutxabankeko Elgetako bulegoaren itxierarekin lotutako adierazpen instituzionala. Interesatuek lotura honetan jarrai dezakete osoko bilkura.

Elgetako udalbatzak martxoaren 3an egin zuen azken osoko bilkura, eta biharkoa izango da COVID-19ak eragindako alerta egoera dagoenetik egiten den lehenengoa. Modu telematikoan egingo dute. Saioa publikoa izango da, eta interesatuek ondorengo loturan izango dute bilkura hori jarraitzeko aukera: https://meet.jit.si/elgetaosokobilkura

Gai zerrenda

Zortzi puntuk osatzen dute gai zerrenda. Horien artean dira, besteak beste, 2020ko aurrekontuaren aldaketa espediente eta kreditu gehigarriak. Mahai gainean izango dira baita ere COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko norbanakoei, familiei zein alarma egoerak ixtera behartu dituen komertzio txikiei eta ostalaritzako establezimenduei laguntzak emateko urgentziazko deialdia onartzea.

Kutxabank erakunde finantzarioak Elgetako bulegoa ixteko hartu duen erabakia ere hizpide izango dute udal ordezkariek; izan ere, adierazpen instituzionala onartzeko puntua jasotzen du gai zerrendak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak