Ozkarbi Eguna eta domekako mendi irteera, bertan behera

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 21a, 16:49
Iazko Ozkarbi Eguneko bazkaria, elkartean.

Egoera zein den ikusita, egitarau guztia bertan behera uzteko erabakia hartu du Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak. Mendi taldean irakurketa berdina egin dute eta adierazi dute, oraingoz, geldirik jarraituko dutela.

Beste ekintza eta hitzordu asko moduan, bertan behera geldituko dira aste bukaera honetan Elgetan egitekoak ziren Ozkarbi Eguna eta Kantsatzeke mendi taldearen maiatzeko mendi irteera. Biharko, maiatzak 23, iragarri zuen Ozkarbi elkarteak Ozkarbi Eguna. Egoera zein den ikusita, egitarau guztia bertan behera uzteko erabakia hartu du zuzendaritzak. Gauzak ondo bidean, hurrengo urtean ospatuko da, berriz ere, Ozkarbi Eguna.

Kantsatzeke mendi taldeak ere irteera zuen prestatuta. Kasu honetan, domekarako, eta Kruzetara. "Ez da egingo, ez. Gauzak aldatu arte geldirik. Gainera, autoetan joaten garenez, zaila da. Beharbada, egoera pixka bat arindutakoan irteeraren bat egingo dugu Elgeta aldean, eta autorik hartu beharra izan gabe. Abisatuko dugu", adierazi dute.

Kantsatzeke mendi taldeak iazko apirilean Adarragara egindako irteera. (Iturria: Kantsatzeke mendi taldea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak