Haurreskola Partzuergoko zerbitzuek aurrez aurreko arretara itzuliko dira. Astelehenean, maiatzak 25, bi hezitzaileetako bat izango da Elgetako haur eskolan itzulera hori prestatzen. Ekainaren 1etik aurrera, berriz, bi hezitzaileak izango dira lanean.
Maiatzeko izen-emate epealdiari dagokionean ekainaren 1era bitartean online egiteko aukera izango da, eta egun horretatik aurrera haur eskolan ere eskatu ahal izango dute matrikulazio orria interesatuek; betiere, 09:00etatik 14:00etara. 2019an eta 2020an jaiotako haurrentzako matrikulazio kanpaina da. Argibide gehiagorako, jo www.haurreskolak.eus webgunera.
Herri Eskola
Herri Eskolan, berriz, ez dira aurrez aurreko saioetara itzuliko ikasturte amaiera honetan. Azaldu dute azken ebalua- zioa egiteko aurreko bietan egindako lorpenak eta azken asteotan etxetik egindako lana hartuko dituztela kontuan; betiere, ikasturteko ebaluazioan modu positiboan eragiteko.