Elgetako EH Bilduk bat egin du Kutxabankeko bulegoa ixteko erabakiaren aurrean Xalbadorpek hasi duen sinadura bilketarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 19a, 15:19

Kutxabank erakundeak Elgetan duen bulegoa.

Bulegoa ixteko erabakia "onartezina" dela adierazi dute. "Herri batentzat ezinbesteko zerbitzua da bulegoarena, kolektibo ezberdinentzako. Bereziki nagusientzako eta ostalari eta merkatarientzako", gaineratu dute. 

"Elgetako Kutxanbakeko bulegoaren itxierari ez!", adierazi du alderdi politikoak gaur helarazitako prentsa oharrean. Gogorarazi dute bulegoa itxi egingo dutela eta kutxazaina zerbitzua bakarrik geldituko dela Elgetan. "Kontuan izan behar da Elgetan ez dagoela zerbitzu hori eskaintzen duen beste entitaterik. Beste herri batzuetara joan behar izango garela oinarrizko operazioak egitera. Honek sortuko duena da hainbat jenderen autonomia galtzea, norbaiten laguntza behar izatea kutxako operazioak egiteko".

Adierazi dute bat egiten dutela Xalbadorpe erretiratuen elkarteak hasi duen sinadura bilketa kanpainarekin. "Onartezina iruditzen zaigu 2019an 352 milioi euroko irabazi garbiak izan dituen banketxe batek halako neurriak hartzea (...) Ez delako justua, ez delako onargarria, Elgetako Kutxabank ez itxi!".


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak