Asteburuko euriteek eragindako kalteak, konpontze bidean

Naroa Urien Berrio 2020ko mai. 16a, 17:04

Herriko hainbat tokitan kalteak sortu ditu asteburuko euriteak; bereziki, Lasao kalean eta azulako bidean.

Asteburuko euriteen ondorioz, Elgetako Lasao kalean sei metro zabaleran eta hiru altueran dituen harrizko pareta bat bi autoren gainera erori zen eta beste bati kalteak eragin zizkion. Euriak eragindako lur-jausi batek horma eraitsi zuen bi autoen gainean, eta harriz lurperatuta geratu ziren, baina ez zen inor zauritu. Lur-jausia gertatu zen lekutik autoak kendu zituzten auzotarrek, garabi baten laguntzaz. Horrekin batera, harri zatiak eta lurrak baztertu eta geratu zen pareta zatiari euskarriak jarri zizkioten. Iraitz Lazkano alkateak adiera-zi duenez, pareta zurkaiztu egin dute, apuntalatu, segurtasuna bermatze aldera, eta ez du bestelako kalterik sortu. Oinezkoentzako bidea izanik, trafikoan ez zuen eraginik izan. Orain, autoen jabeek aseguruei parte eman beharko diete. Bestalde, Lazkanok adierazi duenez, zenbait garaje-tara ura sartu zen, baina kalte handirik eragin gabe.

Kalteak Azulako bidean

Euriteek Azulako bidean ere zenbait kalte sortu zituzten asteburuan. Abenduan kalte handiak izan zituen bideak lur-jausi baten ondorioz, eta berriki konpondu du Udalak. Sebas Arantzabal baserrien batzordeko arduradunak adierazi du "urtarrileko konponketa 12.000 eurokoa izan zela", eta oraingoan, egoera eta daukaten aurrekontua ikusita, ez dakitela noiz konpondu ahal izango duten. "Foru Aldundiak prest zeukan dirulaguntza bertan behera geratu da; beraz, ez dakigu aurten edo hurrengo urtean konpondu ahal izango dugun". Modu berean, konponketak iraun bitartean kamioiak bertatik ezingo direla pasa adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak