Kalteak elizako arkupeetan

Naroa Urien Berrio 2020ko mai. 16a, 13:33

Zuloak arkupeetako sabaian

Andra Mari Jasokundearen parrokiaren arkupea urez bete zen asteburuko euriteen ondorioz. Hezetasunagatik, eskaiola erortzen hasi zen hainbat puntutan.

Andra Mari Jasokundearen parrokiaren arkupea urez bete zen asteburuko euriteen ondorioz. "Susto ederra hartu nuen bertara iritzi nintzenean, dena urez beteta zegoen eta sabaian zenbait zulo ikus zitezkeen", dio Juan Cruz Juaristi parrokoak.  Hezetasunagatik, eskaiola erortzen hasi zen hainbat puntutan eta segurtasuna bermatze aldera, kalteak konpondu eta Udalak eremua hesitu egin duela adierazi du Juaristik. Hala ere, bihar, domeka,  meza esango dute parrokian, 12:00etan. "Atzeko atetik sartu beharko gara mezara. Bestalde, hainbat segurtasun neurri pasa beharko dira COVID-19aren ondorioz. Hala, herritar batetik bestera segurtasun distantzia mantendu beharko da eta meza bukatzerakoan dena desinfektatuko dugu", dio Juaristik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak