Andra Mari Jasokundearen parrokiaren arkupea urez bete zen asteburuko euriteen ondorioz. "Susto ederra hartu nuen bertara iritzi nintzenean, dena urez beteta zegoen eta sabaian zenbait zulo ikus zitezkeen", dio Juan Cruz Juaristi parrokoak. Hezetasunagatik, eskaiola erortzen hasi zen hainbat puntutan eta segurtasuna bermatze aldera, kalteak konpondu eta Udalak eremua hesitu egin duela adierazi du Juaristik. Hala ere, bihar, domeka, meza esango dute parrokian, 12:00etan. "Atzeko atetik sartu beharko gara mezara. Bestalde, hainbat segurtasun neurri pasa beharko dira COVID-19aren ondorioz. Hala, herritar batetik bestera segurtasun distantzia mantendu beharko da eta meza bukatzerakoan dena desinfektatuko dugu", dio Juaristik.