Zaldibar Argitu plataformak elkarretaratzeak deitu ditu biharko Zaldibarren, Zallan eta Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 15a, 09:31

Maiatzaren 6an Elgetako Mendizaleen plazan egindako lore-eskaintza.

Ehun egun betetzen dira Eitzagako zabortegian luizia gertatu zenetik. Elgetako elkarretaratzea 19:00etan izango da, herriko plazan. Alarma egoeragatik ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz gauzatuko direla ziurtatu dute. 

Zaldibar Argitu plataformak elkarretaratzeak deitu ditu biharko, maiatzaren 16an. Ehun egun betetzen dira zabortegian luizia gertatu zenetik, eta oraindik ere lurpean desagertuta daude Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak.

Zaldibarren 13:30ean egingo dute elkarretaratzea udaletxeko plazan, Elgeta 19:00etan herriko plazan eta Zallan 20:00etan Euskadi plazan. Alarma egoeragatik ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz gauzatuko direla ziurtatu dute. Besteak beste, elkarretaratzean parte hartzen dutenen artean bi metroko distantzia mantenduz.

Ikerketa egingo du Bruselak

Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegiaren luizia, bestalde, Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ikertuko duela jakinarazi du aste honetan. Zabortegian "akats garrantzitsuak" daudela adierazi du Bruselak, eta kasuaren "larritasunagatik" egingo du ikerketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak