Iraitz Lazkano: "Uste dut herri batean kutxa zerbitzua beharrezkoa dela"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 9a, 14:02

Kontuan hartzekoak diren hainbat albiste izan dira asteon Elgetan. Kutxabank-ek herrian duen bulegoa ixteko erabakia hartu du, eta baieztatutako hirugarren koronabirus kasua antzeman dute. Txanponaren beste aldean dago askatasun apur bat gehiago izan dutela elgetarrek aire zabalean ibiltzeko, eta 5.000 biztanletik beherako herria izanik ez dutela ordutegi itxirik izan. Eguraldia lagun, ondo aprobetxatu dute.

Aste honetako albistea da Kutxabank-ek herrian dagoen banku sukurtsal bakarra ixteko erabakia hartu duela. Iraitz Lazkano alkateari ez zaio erabaki zuzena iruditzen. Uste du herri batentzat gutxieneko zerbitzua dela halako bulego bat, eta beharrezkotzat jotzen du.

Bestelakoetan, astelehenetik ordutegi itxirik gabe mugitu ahal izan dira elgetarrak; izan ere, 5.000 biztanletik beherako udalerria da. Larrabilzearra eta inguruko mendi inguruetan nabaritu da herritarrak bazutela aire zabalean ibiltzeko premia.

Jabier Leanizbarrutiak, Jose Antonio Ojangurenek eta Etor Garatek beraien bizipenen berri eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak