Zaldibar Argitu plataformak mobilizatzeko deia egin du biharko

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 5a, 12:58

Zabortegiaren kudeaketa salatzeko mobilizazioa Elgetan.

Bihar, maiatzak 6, hiru hilabete beteko dira Joaqun Beltran eta Alberto Sololuze langileak Zaldibarko zabortegian desagertu zirenetik, eta plataformak herritarrei dei egin die egoera salatzeko eta langileak omentzeko.

Duela hiru hilabete erori zen Zaldibarko zabortegia, eta oraindik bi langileak desagertuta daudela salatu dute plataformako kideek. Bihar, mobilizatzera deitu dituzte inguruko herrietako heritarrak.

Elgeta, Eibar, Ermua, Zaldibar, Mallabia, Zalla eta Markina-Xemeingo herriko plazetan guneak prestatuko dituzte, egun osoan zehar herritarrek lore-eskaintzak egin ditzaten. Modu horretan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak omendu eta gogoratu nahi dituzte. Bestetik, balkoi eta leihoetatik “burrunba” egiteko deia ere egin du Zaldibar Argituk 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak