Neska-mutikoendako baliabideak, sare sozialen bitartez

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko maiatzaren 2a

Sare sozialen bitartez egindako zenbait proposamen.

Elgetako ludotekatik jakinarazi dute egunero eskulan bat argitaratuko dutela, eta liburutegiak ipuin baten ikus-entzunezkoa kaleratu du. Bi zerbitzuek kanala dute Youtube-n eta bertan daude ikusgai.

Alerta egoera dela-eta itxita daude aurrez aurreko hainbat zerbitzu. Horien artean dira, esaterako, ludoteka eta liburutegia.

Elgetako ludotekatik ElgetakoLudoteka Youtube kanala sortu dute, eta egunero eskulan proposamen bat egiten dute bertatik.

Liburutegitik, berriz, Ipuinen Orduko saio berezia egin dute Elgetako Liburutegia Youtube kanalean. Olga de Dios-en Leotolde ipuina dago ikusgai, eta ipuinaren inguruko marrazkia bidaltzen dutenen artean liburuak zozketatuko dituzte. Bidali marrazkiak 688 72 96 03 zenbakira –Whatsapp zein Telegram bidez– edo elgetakoliburutegia@elgeta.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak