Pilotalekuan egingo dituzte gaur arratsaldean odol-ateratzeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 27a, 13:47

Pandemia hasi zenetik, odol-emaileen unitateek ez dute jarduna eten, baina aldaketak egin dituzte funtzionamenduan. Elgetan gaur arraltsaldean egingo diren odol-ateratzeak frontoian egingo dira, eta txanda hartu behar da aurrez 943 00 78 88 telefonora deituta.

Ospitaleak ohiko jardunera bueltatzen hasiko dira, eta horrek odol premia handituko du, ebakuntzak eta bestelako esku-hartzeak egiteari ekingo baitiote laster. Horregatik, Odol Emaileen elkarteetatik odola emateko deia egin dute.

Gaur, apirilak 27, odola emateko aukera izango da Elgetan, 18:00etatik 20:00etara. Jende pilaketak saihesteko hartutako neurria da eta horrekin batera txanda hartzeko telefonoz deitzeko eskatu dute, 10:30etik 14:00etara bitartean 943 00 78 88 telefono zenbakira.

"Covid-19k sortutako egoera dela eta eta gure etxeetatik ez ateratzeko betebeharra izan arren odol-emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da odol bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izankinak mantentzen jarrai dezan", adierazi dute.

Elgetan odol-emaile txartela duten guztiei bidali zaie abisua, goizean.

Telefonoz txanda hartu ez dutenei momentuan galdetzeko eskatu diete, kontuan hartuta 19:20ak arteko txandak banatuta daudela dagoeneko.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak