Memoria historikoa uztartzeko sormen deialdia, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 22a, 17:36

2017ko urrian Elgetan proiektatutako 'Memoriaren ganbaratik' ikus-entzunezkoaren irudi bat.

Barikuan beteko dira 83 urte frontea jausi eta frankistak Elgetan sartu zirela. Alarma egoera dela-eta antolatzaileek atzeratu egin dituzte apirilaren 26rako antolatutako ekitaldi guztiak. Udalak, egunotan, memoria historikoa uztartzeko sormen deialdia egin du.

"Apirilaren 26an egin nahi genuen omenaldia ezingo dugu egin, baina ez dugu ahaztuko duela 83 urte gertatutakoa", adierazi dute deialdian. Elgetarrak marrazkiak, collageak, bertsoak, poesiak, musika saioak edo askotariko bideoak egitera gonbidatu dituzte.

Lanak danonartian@elgeta.eus helbide elektronikora bidaltzeko eskatu dute. Omenaldia egitekoa zen egunean, apirilaren 26an, jasotako lan guztiekin egindako bideo bat argitaratuko du Udalak.

Lanak bidaltzeko azken eguna bihar da, apirilak 23.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak