Etxean egonda ere, jarduera fisikoa egiteko proposamena

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 22a, 15:23

Kirol zerbitzuko Etor Garate tonifikazio ariketa proposatzen.

Kirol zerbitzuko Etor Garatek zuzeneko spinning saioak eta tonifikazio ariketa proposamenak egiten dihardu.

Konfinamendu egoeran gaude, eta, beraz, etxean egotera behartuta gaude. Neurriak ahalik eta eragin txikiena izan dezan, ariketa fisikoa egitea da adituen gomendioetako bat, nork bere aukerak baliatuta. Gauzak horrela eta ahalik eta aktiboen egoteko espazioak eta aukerak mugatuak izan arren, egoera fisikoa zaintzeko baliabideak eskaintzeko ahaleginean da udal kirol zerbitzuetako Etor Garate.  Zuzeneko spinning saioak egiten ari da, astean bi, eta horrekin batera luzaketak eta gorputzeko atal desberdinak lantzeko bideoak igotzen ari da.

Sare sozialen bitartez 

Zuzeneko spinning saioak Instagrameko garateelkoro profiletik egiten ditu martitzenetan eta eguenetan, 18:30ean.

Luzaketa eta tonifikazio bideoak, berriz, Youtubeko Etor Garate kanalera igotzen ditu. Gaur gaurkoz bost bideo ditu eskuragarri luzaketak eta abdominalak lantzeko. Gehiago ere igoko dituela iragarri du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak