Bideo dei bidezko bingo saioa, bihar, Beheko Kaleko jai batzordeak antolatuta

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 17a, 18:14

18:30erako egin dute deialdia eta herritar oro dago parte hartzera gonbidatuta. Kartoiak doan banatuko dituzte, eta sariak ere iragarri dituzte.

Beheko Kaleko jai batzordetik bingo saioa iragarri dute biharko, zapatua. 18:30erako antolatu dute eta modu telematikoan egingo dute. Parte hartzeko nahikoa izango da esandako orduan klik egitea ondorengo lotura honetan: https://meet.google.com/jfm-sfpk-yup

Sariak

Nagusiendako sariak izango dira: auzoko jaietako afarirako txartelak, Oiharte botila sagardoa, botila Cava, bonboiak.

Neska-mutikoendako sariak: auzoko jaietako afarirako txartelak, hondartzako baloiak, gozokiak eta bonboiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak