Iragarrita zegoen eta zuri esnatu da, gaur, Elgeta. Goizean, eta goiz erdian bota du gehienbat. Ordu honetan ere elur malutak ikusten dira jausten. Leihotik daude elurrari begira elgetar gehienak, batez ere neska-mutikoak.
Errepideetan ez dago arazorik eta astelehenetako azoka txikia normaltasunez egin da. Postua jartzen duen fruta-saltzaileak zerbitzua eman du, eta zabalik dauden gainerako merkatariek ere bai. Herritarrek osasun alerta dela-eta hartu beharreko prebentzio neurriak kontuan hartuta egin dute ilara.