Lurraldebusen zerbitzu murrizketak Koronabirusak eragindako osasun alerta dela-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 25a, 12:36

Erabiltzaileei gomendatzen zaie ordutegien taula eguneratua kontsultatzeko. Bilbo eta Donostia arteko zerbitzuak, esaterako, bertan behera gelditu dira. Bergara eta Eibar arteko zerbitzuetan ere egon dira murrizketak.

Lurraldebus garraio zerbitzutik jakinarazi dute hainbat aldaketa egin dituztela zerbitzuan, eta hainbat murrizketa daudela. Ordutegi berriak gaurtik sartzen dira indarrean, eta kontsultagai daude bai lurraldebus.eus atarian zein herriko autobus geltokietan. Informazioa gehiago 900 300 340 doako telefono zenbakian ematen dutela jakinarazi dute. 

Bilbo-Donostia, D03 linea

Elgetatik igarotzen den Bilbo-Donostia-Bilbo zerbitzua –DO03 linea– bertan behera gelditu da.

Eibar-Elgeta-Eibar, DB01 linea

Murrizketak daude DB01 linean. Astelehenetik barikurako lan egunetan lau zerbitzu egongo dira jaisteko eta beste lau igotzeko.

  • Eibar-Elgeta: 6:30 / 11:00 / 15:30 / 18:30.
  • Elgeta-Eibar: 6:50 / 11:20 / 15:50 / 18:50.

Bergara-Elgeta, DG20E linea

  • Astelehenetik barikurako lan egunetan: 11:30 / 18:30 / 20:30 / 21:40.
  • Zapatuetan: 14:00 / 16:00 / 20:00.
  • Domeketan: 11:30 / 14:00 / 16:00.

Elgeta-Bergara, DG20E linea

  • Astelehenetik barikurako lan egunetan: 12:00 / 19:00 / 20:00 / 22:05.
  • Zapatuetan: 14:30 / 16:30 / 20:30.
  • Domeketan: 12:00 / 14:30 / 16:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak