Apirilaren 26rako iragarrita zegoen omenaldia urrira atzeratu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 25a, 08:55
Antolatzaileak ekitaldiak aurkezten. Azkenean urrian egingo dira.

Bizi dugun osasun larrialdia dela-eta, 1936ko gerran gertatutakoak gogora ekartzeko ekitaldiak udazkenera atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

Atzo eman zuten erabakiaren berri Intxorta 1937 kultur elkarteak zein Elgetako Udalak. "COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, apirilaren 26rako iragarri genuen omenaldi ekitaldia urrian egingo dugu".

Apirilaren 26rako iragarri zituzten Intxortako fronteko erresistentzia gogora ekartzeko urteroko ekitaldiak, hil hasieran. Egitaraua ere gertu dute, eta gerra garaian erbestera ihes egin behar izan zuten umeak ziren omenaldia jasotzekoak.

Koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoera dela-eta, ordea, ekitaldiok urrira atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

Bi sasoi horietan egiten dira Elgetan 36ko gerran gertatutakoak gogora ekartzeko ekitaldiak. 1936ko urri hasieran jo zituzten frankistek lehen erasoaldiak, eta geldituak izan ziren. Horrela sendotu eta finkatu zen Intxortako frontea. Zortzi hilabeteko erresistentziaren ondoren 1937ko apirilean sartu ziren frankistak Elgetan egun benetan ilunak ekarriz, ingurukoendako lehenengo.

Gauzak horrela, beraz, urrira arte itxaron beharko dute aurtengo protagonistek omenaldiak jasotzeko eta urtero bertaratzen direnek ekitaldiez gozatzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak