45 egun dira Eitzagako zabortegian luizia gertatu zela. "45 egun Joaquin eta Alberto gabe. 45 egun gure osasunarekin eta inguru naturalarekin jolasten. 45 egun, eta dimisiorik ez. Gaur, gure leiho eta balkoietatik, bihar, kaleetan berriz!", azaldu dute Zaldibar Argitu plataformatik.
Bost minutu pasako lapiko-jotzea izan da eta ozen entzun da. Elgetan, Zaldibarren eta Eibarren zeukan eginda deialdia Zaldibar Argitu plataformak.
Eskulanak eta marrazkiak egiteko deialdia
Zaldibar Argitu plataformak badu beste ekimen bat martxan egunotan. Eskulanak eta marrazkiak egiteko deia egin dute. "Etxe barruko egun hauetan badaukagu zer aldarrikatu! Egin Zaldibar Argitu gaiarekin edota lemarekin lotura duen eskulan bat eta bidali elgetakoza@gmail.com helbidera. Bideo bat sortuko dugu aurkeztutako lanekin".