Konfinamenduko seigarren egunean etxeko txikien festa egin dute hainbat lekutan, tartean Elgetako Torrealdea auzoan. Koloretako puxikak eta umeentzako kantak izan dira protagonista. Helburua, etxean itxita dauden neska-mutikoei bakarrik ez daudela adieraztea. Zaila bada hainbeste egunez etxetik irten barik egotea adin txikiko neska-mutikoendako zer esanik ez! Torrealdean bestelako goiza izan dute gaur.


