Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatuta, Ibiltarien Jaia egingo dute Elgetan domekan.
Mendi ibilaldiaren amaieran, 14:00etan, 2019ko finalistei diploma banatuko zaie eta gero bazkaria egingo dute kiroldegiko gimnasioan.
Euskal Herriko herri desberdinetatik etorritako 100 mendizale baino gehiago elkartuko dira domekan Elgetan, eta guztiek hogeita bost kilometroko mendi irteera egingo dute.