Kopa menstrualari buruzko informazio hitzaldia gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko martxoaren 6a

Elena Elkoro antisorgailuen inguruko hitzaldia egiten liburutegian, iaz.

Elgetako botikari Elena Elkorok gidatuko du saioa, liburutegiko Bibliobero egitarauaren barruan, 18:30ean.

Hilekorako hainbat aukera dau­de gaur egun merkatuan, eta horietako bat da kopa menstrua­la. Elena Elkoro botikariak kopa zer den, nola erabiltzen den eta nork erabil dezakeen azalduko du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, liburutegian. "Marka des­berdinak daude eta tamaina diferenteak ere bai. Zer noiz erabili azaltzen saiatuko naiz, eta galderak badaude horiek erantzuten ere bai".

Elkorok uste du interesgarria litzatekeela kopa erabiltzen du­ten emakumeak ere hitzaldira gerturatzea. "Zalantzak argitze­ko ona izan daiteke eta espe­rientziak partekatzeko aukera ere emango luke. Kopa erabiltzen hasteko daudenendako beti da interesgarria horrelakoak en­tzutea".

Hitzaldia, beraz, hilekoarekin hasiberriak diren emakumeen­dako zein besteendako da. Mar­ka desberdinetako kopak ere erakutsiko ditu Elkorok saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak